XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hots, maila honetantxe agertzen dira sekulako bildurrak eta hilda-biziko zalantzak.

Eta hauek antzinako teknika zaharrak ordainduko dituzten teknika berriak zeharo findurik eta gerturik izan arte, eta Erresumak berak onartu arte, ez dira inoiz gaindituko.

Azter ditzagun xeheki arazo horiek: 1- HAURRAK BERE BURUZ OHARTZEA ETA SAIATZEA EZINEZKOA DA GURETZAT.

Bi gauzaz mintzo bide gara, kasu!.

Baita gure teknika berrien bidez (alegia, oldezko adierazpidea, eta langintza osoki norberetua) nekez pentsa liteke horrelakorik.

Emileak besterik ez bagenu geure artean, eta horientzako nori bere erakaslea emango bagenie, orduan baliteke zerbait pentsatzen hasteko aukera gertatzea.

Baina halaz ere erakaslea larderiakoiegia izan ez dadin segurtatu beharko litzake, haurrari aski askatasunik uzten badakiela, eta haurrak horrela baduela ia-ia mugarik gabeko oharketa eta saiaketa saldo bat bere esku.

Kontua ez bait da askatasunaz hitzegitea, baina gure eskoletan ohartzeko eta saiatzeko aukera hori benetan mamitzea.

Kakoa, beraz, aukera hori ahalik eta handiena egiten jakitea da.

Eskolatik ateko giza-girotan badago oraindik oharketa eta saiaketarako askatasun-ohitura hori, eta horietan haztamuzko saiakuntza erabiltzen da ahalik eta zabalena.